blogak

Sustatu

Elizabeth II.aren eta ospetsuen heriotza Interneten: memegintza eta 'deaditor' lana

Elizabeth II.a erreginaren heriotzak erreakzio ugari sortu ditu Interneten. Oso ospetsua den norbait hiltzen denean, bi jarduera nabarmentzen dira online bereziki: memegintza eta Wikipediako eguneraketa azkarrak, ingelesezko termino batek, 'deaditors' (dead-editor, hil-editoreek) delakoek bereziki egiten dituztenak. Euskarazko edukiari dagokionez, Elizabeth II.aren orria eta Karlos III.a errege berriarena eguneratuta daude Wikipedian, eta memeen artean, ilustratzeko hartu dugun hau dexente ari da zabaltzen (Kutsidazu Bidea, Ixabel!)

Wikipediako eguneraketei dagokionez, Depths of Wikipedia kontuak kontakizun interesgarri bat egin du ingelesezko Wikipediari dagokionez. Depths of Wikipedia kontua (Wikipediako sakontasunak, hondaleak nahi bada) Annie Rauwerda wikilaria da: bitxikeria eta datu arraro akaso barregarriak kontatzen ditu Twitter kontutik, baina asmo didaktiko batekin, Wikipedia denok editatu dezakegula argi izanez, eta informazio gehigarri bitxia askorentzat jakingarria ere badela gogoratzeko. Izatez, Wikimedia Fundazioak Rauwerda saritu du 2022an Wikipediaren dibulgatzaile onena izateagatik.

Atzoko gertaeren ondoren ateratako harian, Rauwerda-Depths-ek kontatzen digu besteak beste zelako kolapsoa egon zen edizio bateratuena: jende mordoa aldaketak aldi berean egin nahian. "Edizio-gatazken" grafiko honek erakusten du:

Gauzak konpontzeko, London Bridge task-force edo larrialdiko ekintza taldea sortu zen, sei lagunez osatua edizioa bideratzeko. London Bridge edo Londresko Zubia gako-hitza omen da Londresen heriotza jakindako antolatu beharreko operazio logistikoarena. Beste detaile batzuk ere badaude harian, hala nola Karlosen orria nola aldatu zen izenburuz minutu gutxian: Charles, Prince of Wales --> Charles III --> Charles, King of the United Kingdom --> Charles III --> Charles, King of the United Kingdom --> Charles III

Une honetan Wikipedia ingelesezkoan erregina hilberriak orria du, baita haren heriotzak ere, eta are heriotzak eragindako erreakzioek ere.

Norbait ospetsua hiltzen denean, ingelesez bereziki, deaditors delakoek hartzen duten lana aztertu zuen Hay Kranen wikizaleak 2018an. Bere datuen arabera, editore hauetarik gehienak anonimoak dira, eta mugikorretik egiten dituzte eguneraketak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07