blogak

Sustatu

Ekoliderrak, gazteak "jasangarritasunean eta lidergo kontzientean" trebatzeko programa

Jasangarritasunean eta lidergo kontzientean oinarritzen den formakuntza eta "bizitza ibilbideko" programa da Gazte Ekoliderrak, Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimena. 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatera bultzatzea du helburuen artean, eraldaketarako tresnak lantzeko 6 hilabeteko programarekin. 30 gaztez osatutako taldea batzea dute xede azaroan hasi eta apirilean amaituko den edizio honetan, eta jada izen emateak zabalik dago urriaren 20a bitarteab.

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. "Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.", dio ekimenaren aurkezpeneko webguneak.

Programan bost ezagutza bloke landuko dira:

  • Testuingurua: Klima larrialdia.
  • Pertsonak: Justizia soziala.
  • Ekonomia: Kapitalismo berdea aztergai.
  • Planeta; Biodibertsitatearen galera.
  • Parte-hartzea: Ikusle edo eragile?

Eta hiru ibilbide jorratu ahal izango dira:

  • Jasangarritasunaren ikuspegi holistikoa.
  • Lidergo kontzientea.
  • Proiektuaren garapena

Izena emateko epea, urriaren 20a arte. Informazio gehiago, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07