blogak

Sustatu

EITB Albisteak, ETB ikusteko beste aplikazioa (zuzeneko bereziak barne)

Duela egun batzuk aipatu genuen nola ETBren Nahieran aplikazio kaleratu zen, eta primeran dabilela probatu ere bai. Aplikazio horrekin batera, beste berrikuntza bat ere egin zuen ETBk, EITB Albisteak aplikaziioa. Kasu honetan, EITBren aurreko aplikazio nagusia instalatua bazenuen, eguneraketarekin berritu zaizu app-a. Bestela, ekar ezazu mugikorrera Google Playtik edo Apple dendatik.

Nahieran aplikazioa programetan oinarritzen den bezala, albiste pieza indibidualetan zentratzen da EITB Albisteak. Hizkuntzan bereizketa argiagoa dauka Nahieranenak baino: aukeretan euskara jarriz gero, euskarazko edukiak eta interfazeak betetzen du aplikazioa. Hala ere, bilaketa funtzio bat faltan bota dugu, eta baita (eskatzeagatik...) Chromecast edo Smart TV konexiorako gaitasuna, telebistara bidaltzeko bideoak.

Gaika antolatzen dira albisteak aplikazioan. Gehienak testua + bideoa, baina badaude bideo irudirik ez dutenak ere. Euskarazko interfazearekin, azkenengo albistegi osoa ere eskura duzu; eta zuzeneko emanaldietara (irrati zein telebista seinaleak) ere sarbidea duzu. Aplikazioak notifikazioak ere bidaltzen ditu (aukeran, noski).

Zuzeneko aukera horietan, detaile interesgarri bat, zuzeneko berezien aukera. Gaur goizean, Legebiltzarreko saioa ematen dutela ikusi dugu, une honetan bertan goiko pantaila-irudietako batek erakusten duten bezala.

EITB Albisteak instalatzeko:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07