blogak

Sustatu

Eibarko Udalak Mercedes Kareaga beka sortu du

Mercedes Kareaga izan zen emakume ekintzaile eta berdintasunaren aldeko borrokan aurreratua, 20. mendeko garai zail batean lan egin zuena. Eibarko Udalak, sortu duen beka berri honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten ikerketa historikoko proiektuak bultzatu nahi dituzte; eta lehen edizio honetan ikergaia jada deialdiak proposatzen du: Mercedes Kareagaren biografia lantzea.

Eibarko Udalak EHUren laguntza akademikoarekin antolatun du beka deialdia. Datu aipagarrienak:

  • I. Bekaren ikergaia, 2022koa: Mercedez Kareagaren biografia
  • Izenak emateko epea: maiatzaren 1etik 31ra
  • Zenbatekoa: 9.000 euro
  • Beka egiteko epea: 18 hilabete
  • Hizkuntza: euskara

Aurkeztu beharrekoa izango da, gaiaren azalpena eta lana nola burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena, baina 5 orrialde, gehienez. Bekari buruzko xehetasunak hemen

Irudian (Eibarko udal artxiboetakoa), 1933. urtean, Mercedes Kareagak 24 urte zituenean, Eibarko ekitaldi jeltzale batean.

Mercedes Kareagari buruzko informazio gehiago Wikipedian eta Eibarko ondarearen webgunean, Egoibarra-eus-en.

Irudia: Mercedes Kareaga 1930ko hamarkadako ekitaldi politiko jeltzale batean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07