blogak

Sustatu

EHUk Microsoft hodei-azpiegiturara migratu ez dezan protesta

EHUko langile talde batek protesta hasi du Unibertsitateak Microsoft Office 365era migratu nahi dituelako bere irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak. Horren ordez, EHUk bere "hodei" propioa izan dezala eskatzen dute. "EHU ez dago salgai!" izeneko manifestua kaleratu dute, EHUren pribatizazioen kontrako plataforma gisa aurkeztuz beren burua.

Webgune bat argitaratu dute, eta beraien protestaren zioak azaltzen dituzte, migrazio "pribatizatzaile" horrek dituen arriskuak nabarmenduz. Honako hauek, laburtuta:

  • Pribatutasunik eza. Datu pertsonalak, proiektu eta ikerkuntzen emaitzak enpresa pribatuen esku uztea litzateke.
  • Dependentzia:  Sistema honekin Microsoften produktuekiko menpekotasuna areagotu egingo da.
  • EHUren izaera publikoaren galera.
  • EHUren dirua xahutzea.

Azken puntu horiekin lotuta ikusten dute ez dela EHUko IKT zerbitzu propioetan lanpostu berriak sortzen, ez eta baliabide teknikoak handitzen. Azpikontratazioetan dirua xahutu ordez, manifestu honen sinatzaileek uste dute EHUko langileek kudeatuko duten azpiegitura eta software libre baten alde egiteko garaia dela.

Hemen Plataformak lortu dituen atxikimenduen zerrenda, eta bat egin nahi baduzu, manifestua sina dezakezu hemendik.




jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07