blogak

Sustatu

Eguesibarko lanpostuak, euskararen puntuazioa eta Nafarroako Arartekoa

2020-02-05: Nafarroako Arartekoak baztertu zuen Eguesibarko Udalak ofizial administrari lanpostuetarako euskara % 6 puntuatzea, herritarrekiko harreman zuzenik ez dutelako- Zaila da sinestea udal nolabait txiki batean ofizial administrarien lanpostuetan herritarrekiko harremanik normalean ez dela izanen (noizean behin izanen dela argudiatzen du Udalak). Borondate murriztailea ikusten dugu guk.

2020-02-05: NAFARROAKO ARARTEKOAK BAZTERTU ZUEN EGUESIBARKO UDALAK OFIZIAL ADMINISTRARI LANPOSTUETARAKO EUSKARA % 6 PUNTUATZEA, HERRITARREKIKO HARREMAN ZUZENIK EZ DUTELAKO

 

2019ko maiatzaren 30ean Administrazioan Euskaraz Taldeak kexa aurkeztu zuen Nafarroako Arartekoaren Bulegoan.

Kexaren testua, behean:

‘Eguesibarko Udalak deialdia egin du izangaien bi zerrenda egiteko, hautaproben bidez, administrari-ofizialen lanpostuetan aritzeko; bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko (2019ko maiatzaren 21eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta). Deialdi honetan euskaraz jakitea % 3 puntuatu da, baina Euskararen Ordenantza urratu da.

Deialdia: “http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/97/Anuncio-24/”.

Eguesibarra sartuta dagoen eremu mistoan, hiritarrek Administrazioari euskaraz zuzentzeko eskubidea badute (abenduaren 15eko 18/1986 Euskararen Legeko 17. artikulua).

Eguesibarko udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen Ordenantzak hauxe dio 16. artikuluan: “Eguesibarko Udalak lanpostuak betetzeko egiten dituen deialdi guztietan, euskaraz jakin beharrik ez dagoenetan, merezimendua izanen da euskaraz jakitea”.

Eta 17. artikuluan hauxe eransten du:

“Euskara baloratuko da, merezimendua dela ezartzen denean, lanpostuaren eginkizun bereziengatik euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen ahal denean eta euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatze aldera.

Horregatik, deialdi bakoitzaren oinarrietan zehaztuko dira lanpostu bakoitzerako behar diren merezimenduak eta haien artean euskaraz jakitea, euskaldunekin komunikatu beharra gertatzen denean, aipatu eskubide hori bermatze aldera.

Herritarrekin harreman zuzenik ez duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) %3ko balorazioa izanen du euskarak. Aitzitik, herritarrekin harreman zuzena duten lanpostuetan, deialdiko puntu guztien (lehiaketa gehi oposizioa) %6ko balorazioa izanen du euskarak”.

Eguesibarko Udalaren Euskararen Ordenantza: “http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2013/20/Anuncio-36/”.

Administrari-ofizialen lanpostuek harreman zuzena dute herritarrekin. Zein lanpostuk dauka harreman zuzen gehiago? Euskarari % 6ko balorazioa ematea da zuzenena.

ESKAERAK.

LEHENENGOA.- Eguesibarko Udalaren jokaera horregatik gure kexa jasotzea.

BIGARRENA.- Eguesibarko Udalari gomendio hau ematea: Administrari-ofizialek harreman zuzena dutelako jendearekin, deialdi horretan euskaraz jakitearen balorazioa % 6koa izatea, Ordenantzak arautzen duen bezala.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 30ean’.

Arartekoak hauxe erabaki du:

‘Eguesibarko Udalak dioenaren arabera, deialdiaren xede den lanpostuan (ofizial administraria) ariko den pertsonak ez du harreman zuzenik izanen herritarrekin, eta barruko lanak egin beharko ditu udaletxean. Jakinarazitakoaren arabera, Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan lan egiten dutenek dute herritarrekiko harreman zuzena, eta bulego horretako langileak administrari laguntzaileak dira’.

‘Erakunde honek ezin du egin eskatutakoaren ildoko gomendio edo iradokizunik’.

ONDORIOA.

Eguesibarko Udalak erantzun du zerrenda hori lanpostu bakarra betetzeko balitz bezala, baina zerrendak eratzen direnean, beharren arabera, ofizial administrarien edozein lanpostura joan daitezke zerrendakoak.

Zaila da sinestea udal nolabait txiki batean ofizial administrarien lanpostuetan herritarrekiko harremanik normalean ez dela izanen (noizean behin izanen dela argudiatzen du Udalak). Borondate murriztailea ikusten dugu guk.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07