blogak

Sustatu

Dokumentala: "Zure platerean hasten da mundua"

"Zure platerean hasten da mundua" elikadura osasuntsu eta ekologikoaren inguruko euskarazko dokumental bat da. Bere hurrengo emanaldia tokatuko da datorren astean, Iruñeko NIFF zine jaialdian, abuztuaren 18an 20.00etan. Dokumentala landu du Landarlan Ingurumen Elkarteak, EHKOlektiboaren laguntzarekin (agroekologia lantzen duen baserritar eta herritarren takdea). 

Euskaraz egindako dokumentalak helburutzat dauka erakustea elikagai ekologikoen ez dela soilik elikadura eta osasun gai bat. Bertako eta garaiko produktuak dira etiketa horrekin ekoiztu eta saltzen direnak, eta bidezko eta gertuko tratuan oinarritzen da beraien merkataritza. Ingurumena eta honen mugak errespetatuz komunitate sendo eta osasuntsuak eraikitzeko bide bat.

Alderdi teknikotik, On Produkzioak ekoiztetxeak egin du dokumentala. Ion Fontenla da zuzendaria eta Amaia Aierbe gidoilaria. Hona trailerra:

Filmaren emanaldiak antolatzea interesatzen bazaizue, kontaktatu Landarlanekin orri honen bitartez.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07