blogak

Sustatu

Covid ziurtagiria (eta beste batzuk) behar dituzu oraindik Europan bidaiatzeko

Gezurra badirudi ere, Covid pandemiaren garaian bizi gara oraindik, eta Europan zehar bidaiatu nahi baduzu, ez bakarrik Covid ziurtagiria beharko duzu eduki eta erakutsi, baliteke beste tramite batzuk ere behar izatea. ReOpen Europa izeneko webgunea martxan du Europako Batasunak informazio horrekin, baina aldi berean mapa bat ere badu, eta atzoko irudiak ikusten duzuen egoeran dago: 300eko intzidentzia gainditzen da Europa osoan.

Hauxe da webgunea, https://reopen.europa.eu  eta aplikazio gisa ere instala daiteke:

Batetik, Frantzia-Espainia muga igarotzeko Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean, norabide batean edo bestean, ez da Covid ziurtagiria baino gehiago behar lurretik eginez gero bidaia (hegazkinez Espainiara sartzeko bada beste prozedura bat).

Europako beste herrialde batzuetara joateko, aldiz, adi:

Italia, Malta eta Esloveniarako, covid ziurtagiriaz gain, beste bat eskatzen da une honetan (Italian, oraingoz, martxo amaiera bitartean): EU PLF deritzo, EU Digital Passenger Locator Form. Hemendik betetzen da, eta funtsean bidaia egin behar baduzu non egongo zaren aldez aurretik abisatzean datza (teorikoki). Frantziarako ere eskatzen da EU PLF delakoa, baina ez Hego Euskal Herritik joanda.

Beste herrialde batzuek ere eskatzen dute nondik-norakoen agiri digital bat. Adibidez:

Euskal Herritik urruti bazaude, hona etortzeko:

  • Ipar Euskal herrirako, EU PLF eskatzen dute Frantziako agibtariek (salbu eta Hego Euskal Herritik)
  • Hego Euskal Herrirako, hegazkinez bazatoz, hegazkina hartu arteko azken 48 orduetan SPTH deritzon tramite bat behar da.

Laburpen gisa, ReOpen Europa kontsultatu https://reopen.europa.eu 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07