blogak

Sustatu

Bizkaia Zientzia Plaza 2019, zientzia dibulgazioaren jaialdia

Hirugarren urtez egingo da aurten, Bizkaia Zientzia Plaza jaialdia Bilbon. Zientzia-dibulgazioko jaialdi handi hau irailaren 18tik 25era egingo da aurten, hiru egoitzatan: Bilboko Euskalduna Jauregian, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan eta Bidebarrieta Liburutegian.

Bidebarrieta Zientifikoa izendatu duten ekitaldfiak emango dio hasiera Bizkaia Zientzia Plazari, eta toki berean itxiko da 25ean. Leonardo Torres Quevedo ingeniari eta asmatzailearoi buruzko hitzaldi bat lehen egunean, eta Antonio Martinez Ron-en beste bat azkenengoan.

Gainerako ikuskizunak izango dira:

  • Ciencia Show (irailaren 19an, Euskalduna Jauregian): Bakarrizketa zientifikoen lehiaketa Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat.
  • Naukas Pro (irailaren 19an, Euskalduna Jauregian): Ikerketa-zentroetatik adin guztietako jendearengana eramango da zientzia ikertzaileen lana ezagutarazteko asmoz.
  • Naukas Bilbao (irailaren 20an eta 21ean, Euskalduna Jauregian): Zientzia-dibulgazioko ikuskizun itzela, zeinean 60tik gora hizlarik modu informal eta ausartaren bidez askotariko jakintzagai zientifikoekiko jakin-mina kutsatuko dioten jendeari.
  • Naukas Kids (irailaren 22an, Bizkaia Aretoan): Zientziarik hurbilena eta atsegingarriena gazte eta haurrentzat tailer, mintzaldi eta ikuskizunen eskutik.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07