blogak

Sustatu

Bind Demo eguna: startupak eta enpresa handiak elkarrekin

Bind Demo Day 2022 uztailaren 7an izango da Euskalduna Jauregian, Bilbon. SPRI erakundearen bidez antolatzen den Bind 4.0 sustapen prograramaren funtsa da ideia berritzailek dituzten start-up edo enpresa txikiak elkarlotzea premiak dituzten enpresa edo talde handiagoekin. Sustapen programak urteroko deialdiak egiten ditu, baina puntu inportante bat bere egitegian Demo Day edo erakustaldi publikoa da, proiektuak jendaurrean azaltzeko aukera bat.

2022ko Demo Day honetan ezagutzera emango dira euskal industriako enpresa liderrek garatu dituzten aurrerapen teknologikoak, 25 startup berritzaile baino gehiagorekin lankidetzan burututakoak. Hemen dago startup zerrenda. Enpresa horiek proiektuen aurkezpenak egingo dituzte, hainbat teknologia alorretan, hala nola adimen artifiziala, IoT, Big Data, errealitate birtuala, errealitate handitua, robotika edo nanoteknologia.

Zerbitzu horiek enkargatu edo baliatuko dituzten talde handien artean hauek nabarmentzen dira: Sidenor, Arteche, Petronor, CIE Automotive, Mercedes-Benz, Eroski, DanoBatGroup, Ramondin, Tubos Reunidos, Uvesco, EDP, Angulas Aguinaga, Arteche, Artadi, Sarralle, Keralty, Ingeteam, Ulma, Obe Hettich, Osakidetza, RPK, Coca-Cola Europacific Partners, ITP Aero eta Iberdrola.

Hitzordua uztailaren 7an da, Bilboko Euskalduna jauregian, egun osoko egitarauarekin. Egitarauan, proiektu bakoitzaren aurkezpen azkarrak izango dira, besteak beste. Networking espazioak eta aukerak ere prestatu dira, eta horretarako app hau deskargatu eta erabiltzea gomendatzen dute: Eventsbox (iOS eta Android).

Informazio gehiago, SPRIren prentsa-oharrean, eta ekitaldiaren webgunean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07