blogak

Sustatu

Bideojokoak.info, gurasoentzako informazioa

www.bideojokoak.info Unai Arrugaeta Lehen Hezkuntzako irakaslearen ekimen didaktikoa da. Bideojoko ezagun batzuen deskribapena egiten du webgunean, beren egokitasuna neurtu dezaten gurasoek.

Sei jokoren azalpena dakar webguneak oraingoz: Brawl Stars, Fortnite, Among Us, Fifa, Roblox eta Minecraft.

Eskola-umeek eskura izan ditzaketen bideojokoak, jakina, dozena erdi hori baino askoz gehiago dira, baina nola ohikoan PEGI kalifikazio sistemarekin datozen, horren deskribapen praktikoa ere badu webguneak. Batetik zer diren PEGI etiketak, eta PEGI deskriptoreak zer diren, bideojokoen edukia deskribatzeko ikono eta zehaztapenak.

Ikus bideojokoak.info

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07