blogak

Sustatu

Bidegurutzean, musika saio berria ETBen

Bihar asteazkena estreinatuko da ETB1en (22:30etan asteazkenetan emango dute) Bidegurutzean telebista saio berria. Atal bakoitzean hiru musikari gonbidatu egongo dira, taldeak zein bakarlariak, eta lehen saio honetan Izaro, Gari eta Skakeitan izango dira. Saioa zuzenduko du Galder Izagirrek. Berri Txarrak, Duy eta Kuraiako partaide izana, argazkilari gisa ere lan egin izan du Izagirrek. Saioaz aurreratu duenez Izagirrek, "fikzioa eta errealitatearekin jolastu dugu euskal musikaren errealitatea kontatzeko".

Saioaren mekanikaz zera aurreratu du EITBk: Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egingo zaio telefono kabinan; gero, kantu propio bat grabatuko du bertan, eta, azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abestuko dute elkarrekin. Off ahotsean grabatutako narrazio laburrek egingo dute gonbidatuen arteko zubi lana.

Ondorengo ataletan, honakoak izango dira musikari eta talde gonbidatuak:

  • Petti, Liher eta Niko Etxart
  • Mursego, Joseba Irazoki eta Vulk
  • Evaristo, Dupla eta Sua.
  • Eñaut Elorrieta, Willis Drumond eta Eneritz Furyak
  • Izaki Gardenak, Mice eta Oki Moki
  • Gatibu, Ezpalak eta Grises
  • Mikel Urdangarin, Maite Larburu eta McOnak
  • Francis, Zea Mays eta Kai Nakai
  • Belako, Amorante eta Sara Zozaia
  • Unai Muguruza, Africa Bibang, Lorea Argarate Juantxo Glaukoma
  • Haritz Lete, Kobra eta Niña Coyote.

Joan den astean BECen ekitaldi bat antolatu zuen EITBk saioa aurkezteko, eta 6 20 talde eta 46 musikari elkartu ziren bertan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07