blogak

Sustatu

Bi eguneko topaketa: "Euskararen herria, euskal hiztun"

Aste honetako ostegun eta ostiralez, online jarraitzeko jardunaldia egingo da Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak antolatua: Euskararen Herria Euskal Hiztun. Izen-ematea, hemendik, doan. Jardunaldia aurkeztu zutenean, honelaxe definitu zen bere zioa: “Transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan-ildo nagusitzat hartuta, euskararen normalizazioan hiztunak sortzeak duen garrantzia"

Egitaraua

Azaroak 12, Osteguna

9:00. Irekiera ekitaldia.

  • Paul Bilbao. Kontseilua.
  • Miren Dobaran. Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.

9:30. Ezagutzaren unibertsalizazioaren hari-muturrak ikuspegi soziolinguistikotik. Xavier Vila Moreno, Universitat de Barcelona.

11:00-11:30. Etena.

11:30. Euskararen transmisioaz ari garelarik, zertaz ari gara? Hausnarketa estrategikorako gakoak. Paula Kasares, Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

12:30: Elkarrizketa: Aisialdia eta ingurune digitala, bi ardatz sozializazioan: nola jardun, zer egin?.

  • Maite Asensio Iparragirre, Urtxintxa Eskola
  • Xabier Landabidea Urresti, Deustuko Unibertsitatea

13:30. Etena.

15:30. Mahai-ingurua. Hezkuntzaren oraina eta etorkizuna: Zer eta nola egin ikasleen gaitasunetan eragiteko eta belaunaldi berri euskaldun (aktibo) eleaniztunak erdiesteko? 

  • Bideratzailea: Arantxa Urbe Irazusta irakaslea.
  • Lurdes Imaz Gorostidi, EHIGE
  • Mikel Ormazabal Loinaz, Kristau Eskola
  • Iñigo Salaberria Aliaga, HEIZE
  • Koldo Tellitu, Ikastolen elkartea. 

17:30. Elkarrizketa. Eskola, familia, gizartea… Ingurunearekin elkarrekintzaren beharra.

  • Zigor Ibarzabal Bastarrika, Ikastolen Elkarteko hezkuntza arduraduna
  • Inma Muñoa Barredom Ikastolen Elkarteko hizkuntza egitasmoen koordinatzailea.

Azaroak 13, ostirala.

09:30. Hitzaldia: Gizarte erantzukizuna ezagutzaren unibertsalizazioan: jendartea entzun eta elkarrekin erantzun. Amaia Etxabe Goikoetxea, Txatxilipurdi elkartea.

09:45. Mahai-ingurua. Nola kokatzen da helduen euskalduntzea hizkuntza-politiketan? Zein dira instituzioen egungo erronka nagusiak?

  • Mikel Arregi Perez, Euskarabidea
  • Jokin Azkue Arrastoa, HABE
  • Argitxu Camus Etxekopar, Euskararen Erakunde Publikoa

11:15. Etena.

11:45. Elkarrizketa. Zein bide egin behar da helduen euskalduntzearen sektorean hurrengo urteetan.

  • Isidro Ioldi Iturbide, Urrats euskaltegia
  • Alizia Iribarren, AEK
  • Joxerra Olano, IKA.

13:00. Amaierako hausnarketa. Ezagutzaren unibertsalizazioaz haratago: hiztun izatetik hiztun aktibo izatera. Ezagutzaren unibertsalizazioaz haratago: hiztun izatetik hiztun aktibo izatera.

13:45. Itxiera. Jone Goirigolzarri Garaizar, Deustuko Unibertsitatea

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07