blogak

Sustatu

Beste Kaleak, emakumeek toki gehiago behar dute kale-izendegietan

Beste Kaleak Euskal Herrian historia eg12in izan duten emakumezkoen profilen bilketa lan bat da. iAmetza enpresaren ekimena da: "Emakumeak falta zaizkigu historia liburuetan, Wikipedian, zientzia aldizkarietan eta filmeetako protagonisten artean baina emakumeek egindako ekarpen horiek bistaratzea guztion betebeharra da", diote webgunearen aurkezpenean.

Ideia batekin lotua dago webgunea: kale-izendegietan, beste hainbat arlotan bezala, gizarte patriarkalaren eragina nabarmena da askoz kale gehiago daude Euskal Herrian gizonezkoen izenekin emakumezkoen izenekin baino.

Horra, webgunean profila duten emakumezko batzuek badute kalea, hala nola Kattalin Agirrek (eta mapa batean erakusten da hori webgunean, kasu honetan Ziburun), eta beste batzuek ez: adibidez, 18. mendeko Teresa Furundarena gasteiztarrak. Kasu honetan, kalearen plaka behintzat, sortu diote webgunean, inoiz mapan ikusiko dugun esperantzarekin (ikus irudia). Mapa bat, izatez, badago jada webgunean kalea eduki badaukaten emakumeen ikurrekin.



Beste Kaleak webguneko edukiak libreak dira, berrerabiltzeko modukoak. Eta ekarpenetara irekita dago, formulario honen bidez. Irekieraren unean, 50 profil daude bilduta webgunean, ea gehiago diren laster.

Bisitatu bestekaleak.eus

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07