blogak

Sustatu

Bertxio iruzkinduak aurkitzeko metodoa

Twitterren bertxioak egiteko bi modu ofizial daudenetik (bertxio hutsa edo iruzkinarekin), mezu jakin batek jaso dituen iruzkin edo erantzun guztiak irakurtzea ez da erraza. Adibidez, Idoia Torregarairen txio hau, galdera zuzen batekin. Erantzun haria jarraituz topatuko dituzu erantzun mordoa, baina beste asko joan dira bertxio iruzkindu eran... eta nola topatu? ze izandako bertxioen zenbaketan klikatuta bakarrik bertxio zuzena egin dutenen erabiltzaile-izenak aurkitu dituzu... Ba badago modu bat, hementxe. Torregarairen txioaz gain, intereseko beste batekin ere osatu dugu ariketa, FC Augsburg futbol talde alemanak atzo euskaraz idatzitako honekin.

Zera da egin behar dena txio jakin baten bertxio iruzkinduak irakurtzeko.

BAT. Aukeratu txioa, dela Torregarairen hori, edo beste edozein, adibidez FC Augsburg taldeak euskaraz zuzendu ziona atzo Aritz Aduriz jokalariari. Txioen URL edo helbideari erreparatu:

BI. Hartu URL-aren zati numerikoa, zifra horiek guztiak, eta horiek itsats bilaketa taulan. Baina era honetan: "url:" idatzi eta jarraian zenbakia. Hau da, honakoa kopiatu Twitterreko bilaketa leihoan sartzeko:

  • url:1263433014656327680
  • url:1263451783571165184

Eta hortxe duzue, bilaketari sakatuta, Torregarairen eta Augsburgen txioek izandako bertxio iruzkinduak:

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07