blogak

Sustatu

Bertsolariak harri eta zur, antolakuntzaren kasu eskasarekin

Zeresana eman du aste honetan Joanes Illarregik Bertsolari.eus-en bitartez kontatu duen bizipena. Ez-festa batzuen kontestuan, bertso-afarira joateko gonbitea jaso dute berak eta lagun bertsolari batek, eta joan dira. Egin ere egin zuten, bertso-saioa, baina bitartean, haren aurretik edo ondoren, halako hutsune komunikatibo eta emozional batean galduta egon ziren, antolakuntzak kasurik egiten ez ziela.

Sustaturen Saretik atal automatizatuan, bi iruzkin sortatan gordeta geratu dira Twitterren kontuak eragindako erreakzioak: BAT etaBI.

Erreakzioen artean, horra batzuk:

  • Karmen Zabaleta: "Zer da galdu duguna? Uste dut zerikusia duela harrera eta abegi onaren inguruan abandonatzen ari garen betiko erritoekin: etxera bixitan datorrenari, lankide berriari, bertsolariari, musikoari…beti egin zaie harrera. Orain apenas".
  • Xabier Euzkitze: "Ez dituk makalak giro horretan txukun antzeko saioa egitea lortu bazuten. Dena den, ez diat uste herria eta ez-festa ezkutatu behar liratekeenik."
  • Oier Gorosabel: "Dohaineko jardunak duen arriskua. Aldez aurretik 50na euro eskatu, eta ezetz horrelakorik gertatu."
  • Iban Zaldua: "Ematen dut minimoki kasu egitea eta eskertuta agertzea nire "Euskal jarduera kulturalen antolatzaile jatorra izateko dekalogoa"-ri gehitu beharko diodala. Ene bada."

Zalduak idatzitakodekalogo horretatik (bereziki euskal idazleak gonbidatzeaz zen, ez bertsolariak gonbidatzeaz), gogoratzekoa da behintzat puntu bat.

... emaiozu EIari (euskal idazleari) kariño apur bat, edo are koipe pixka bat, Richard Gerek Pretty Womaneko arropa-dendaren eszenan eskatzen zuen bezala; utzi berriz ere albo batera euskal estilo siku hori. EIa senti dadila, une batez sikiera, estimatua, are ezinbestekoa; horrek ere lagunduko dizu haren baietza eskuratzen. Hitzaldi aretora edo dena delako lekura heldu eta lau katu ikustean –edo eskatu diozun testuaren zabalkuntza benetakoaz jabetzean–, itzuliko da errealitatera, lasai egon.

Artikuluko irudia, Illarregik (edo Bertsolari aldizkariak) bere idazkirako aukeratutako bera da,hauxe.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07