blogak

Sustatu

Berria eta Hamaika Gararen solasaldiak

Hamaika Garak eta Berriak hitzaldi ziklo bat antolatu dute hurrengo hilabeteetarako. Lehena bihar, otsailak 24, asteartearekin. Naziometroa izango da gaia, Telesforo Monzon eLaborategiak abian jarritako tresna. Hamaika Gara autodeterminazio erreferendum baten aldeko ekimena da, 2020an Gure Eskuren baitatik sortutakoa nolabait, baina Gure Eskuz gain beste eragile batzuk ere inplikatzen dituena. Streaming bidezko solasaldiak izango dira hauek, guztiak 18.30etan, berria.eus eta hamaikagara.eus webguneetan ikustekoak.

 

Hauxe da Solasaldien egitaraua (orain arte iragarritako partaidetzekin).

  • Otsailak 24: Naziometroa: termometro eta iparorratz. Telesforo Monzon eLaborategiak sortu du barometro soziologiko hori naziometro izenarekin, eta bere lehen analisiaren ondorioak eta emaitzak laburtuko ditu Arkaitz Fullaondo ikerketaren batzorde zientifikoko kideak. Segidan, Xabier Barandiaran EAJko Euzkadi Buru Batzarreko kidearen, Roberto Uriarte Unidas Podemoseko diputatuaren eta Floren Aoiz Iratzar fundazioko buruaren arteko solasaldi bat egingo dute, Zelai Nikolas Eusko Legebiltzarreko legelariak zuzenduta. (Naziometroaren aurkezpenaz albistea Sustatun, abendukoa)
  • Martxoak 17: Hizkuntza eta politika. Normalizazioa helburu.
  • Apirilak 14: Hezkuntza sistema propio eta burujabe baterantz.
  • Maiatzak 12: Galeusca. Hiru herri erabakitzeko bidean. Hizlariak: Marcel Mauri Kataluniako Omnium Culturalekoa, Maria Xose Bravo Via Galega taldekoa, eta Amalur Alvarez Gure Esku-ko bozeramailea.
  • Maiatzak 26: Ongizate krisia. Salbuespen egoeraren aurrean, erantzun berri bila.
  • Ekainak 16: Nork erabakitzen du (eta nork ez)? Gobernantza eredu berri baterantz.
  • Ekainak 30: Espetxe politika: aro berria, oztopoak eta transferentziak.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07