Dibertigarria izan zen atzo UEUk, bere 50. urteurrenaren eta Korrika Kulturularen aitzakia bikoitzarekin, Eibarren antolatu zuen zientzia-bakarrizketen Barredromoa ekitaldia. Guztiaren laburpena eman barik, bi zientzialarik eman zizkiguten lezio praktiko deskribatuko dizkizuegu. Esperimentu txiki bat egiteko denbora eman digu (!), eta minutu batzuk barru (10:40 aldera), Segura Irratiaren eta Twitch-eko Sustaturen zuzenekoaren bidez ere erakutsiko dizuegu.
Bakarrizketalariak bikain egon ziren, esperientzia gehixeago edo gutxixeago izan eszenan, barre eta txaloak atera zizkiguten guztiek. Oier Araolazak Eibarko herrian eskilara mekanikoak aurreskuekin lotuta daudela esplikatu zigun, Leire Narbaizak euskara zaintzeko señora-aholku dotoreak eman zizkigun, Ig Nobel sarietan sexuaz egin diren azterketa barregarrien berri eman zigun Ana Galarragak, bere aldetik Gorka Guenagak 50 urte atzera eta beste 50 aurrera begira jarri gintuen, Mirari Martiarenak UEUren prentsa bulegoan edo grafologia ikastaroetan ikas daitekeena azaldu, eta Koldo Garciak kontatu zigun Basauriko euskaldun normal samar bat izateagatik zelako sorpresak hartzen dituen jendeak.
Bi hitzalditxo aparte utzi ditugu. Barrea atera ziguten, baina enfoke praktikoarekin, zientzia topaketa batean bezala, azaldu zizkiguten euren gaiak Olatz Perez de Viñaspre informatikariak eta Josu Lopez-Gazpio kimikariak.
Perez de Viñasprek adimen artifizialaren alorrean egindako aurrerakuntzak erakutsi zizkigun, OpenAI GPT3 izeneko tresna batekin egindako jolasak erakutsiz. Testu sorkuntza ingelesez, gero itzultzaile neuronaletatik pasatuta... baina baita programa informaitko bat egiteko eskatu makinari, eta baleko emaitza eman hark ere. Nola tresna sarean dagoenez eta erregistratuz gero erabil daitekeenez, aproba egin dugu guk ere.
Esaldi bat eman diogu makinari...
Segura Irratia is a Basque radio station that...
Eta berak osatu du:
Segura Irratia is a Basque radio station that can be heard on the Internet, it was created on March 24, 2001, on the initiative of a group of people, including representatives of the association Basta Ya! and the Basque newspaper Gara.
The station, which has an independent editorial line, was created in the wake of the GAL scandal, a clandestine anti-terrorist operation of the Spanish government. It has two types of programming: the first, between 00:00 and 20:00 GMT, is entirely in Basque; the second, between 20:00 and 00:00 GMT, is in Spanish and English.
The programming, which is also available on the Internet, is strictly independent and is not influenced by any political party or institution. The programming includes news, reports, interviews, music, cultural events and entertainment, as well as a wide range of topics related to the Basque Country.
Ikus grafikoki:
Batua.eus itzultzaile automatikotik pasatuta:
Segura Irratia, euskaraz Interneten entzun daitekeen irrati kate bat da, 2001eko martxoaren 24an sortu zen, jende talde baten ekimenez, Basta Ya! Eta Gara euskal egunkarien ordezkariak barne.
Geltokia, editorial independente bat duena, GALeko eskandaluaren itzalean sortu zen, Espainiako Gobernuaren ekintza terroristaren aurkako operazio klandestinoa. Bi programazio-mota ditu: lehena, 00: 00ak eta 20: 00ak bitartean, Euskadin dago erabat; bigarrena, 20: 00ak eta 20: 00ak bitartean, gaztelaniaz eta ingelesez.
Programazioa, Interneten ere eskuragarri dagoena, guztiz independentea da eta ez du inolako alderdi edo erakunde politikoren eraginik. Programazioan albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, musika, ekitaldi kulturalak eta entretenimendua jasotzen dira, baita Euskal Herriari lotutako gai multzo zabala ere.
Perez de Viñasprek ordea, UEUkide batzuen izenekin egin zituen aproba barregarriak, eta baita bere izena sartuz. Horrela jakin genuen Mario Casas aktorearekin ezkondua dagoela, eta umez inguratua (oharra: ez dena sinetsi OpenAI-ko adimen artifizialari).
Probatu nahi baduzue, hementxe: https://beta.openai.com/playground
Josu Lopez-Gazpio kimikaria da, eta serio-serio aurkeztu zituen bere diapositibak giza-interes ageriko gai honi buruz: Puzker usainaren kimikak. Benetako ikerketak aipatuz, datu zehatz eta balekoekin, aurpegikeria ezin serioagoarekin agoantatu zituen jendearen algarak. Ikerketaren emaitzen artean esplikatu zigun puzker gehiago botatzen dituztela gizonezkoek emakumezkoek baino, baina kontzentrazio kimiko handiagoak emakumezkoenetan. Puzkerren airea nola bildu daitekeen ere azaldu zigun (puxikak, tutuak, babarrunak eta ipurtzuloak; elementu horien konbinazioa behar da).
Azterketa hauek alferrekoak ez direla ere azaldu zigun Lopez-Gazpiok. Tolosarra da gizona eta Tolosako babarrunekin lotutako ikergaia da, noski. Hain zuzen ere, puzkerlogiatik atera diren inbentoen artean, usaina xurgatzen duen arropaz gain, badira partxe batzuk jar daitezkeenak uzkiaren parean kantzontzilo eta kuleroetan, eta Lopez-Gazpiok iradoki zuen, hala nola itsaskiak zerbitatzean oihal busti perfumatuak ematen dituzten, babarrun-jana zerbitzatzen den tokietan partxe horiek banatu zitezkeela.
Benetan ere, ze gomendio praktikoa. Eskerrik UEUri jakingarri bikain hauengatik eta atzoko Barredromoa saioagatik. Eta urte askotarako.