blogak

Sustatu

B117 anduia: pandemia berria dator pandemiaren barruan

Zazpi egunetan, %46 hazi dira Covid-19 datuak Bizkaian gaurko datuen arabera. Beste datu bat ,Irlandatik: hazkundea esponentziala ari da gertatzen, eta detektaturiko kasuetan, analisatu direnetan, %45 da B117 andui (edo zepa edo aldaera) delakoarenak. Horixe baita "andui ingelesak" edo "britainiarrak" duen izen zehatza: B117. Ez da irakurri edo entzungo duzuen azkenengo aldia.

Erresuma Batuko hazkundea B117-ren erruzkoa den bezala, dagoeneko Irlandan bezala, Danimarkan ere kasu gehikuntza andui honi lotua dela baieztatu dute. Ewan Birney EBMLko (Europako Bioinformatika Institutua) zuzendariaren arabera, Estatu Batuetan ere badago B117 honezkero, eta dagoeneko R faktorea (Oinarrizko birsorkuntza tasa) 1-etik gora dagoen tokietan seguruenik andui berri honen ondorioa da. Birsorkuntza tasa horrek adierzten du gaixo bakoitzeko, beste bat baino gehiago ari dela kutsatzen une honetan.

Birneyk eta beste ikertzaile batzuek diotenez, "pandemia bat dugu beste pandemia baten barruan" B117 anduiarekin, eta horrek eraman beharko gaitu neurri sorta berri batzuk ahalik eta azkarren inplementatzera. Lau zerrendatzen ditu Birneyk:

  • 1. Batez ere, txertoa jartzeko kanpainak indartu behar dira. Hauxe da neurri estrategiko inportanteena.
  • 2. eta 3. B117 detektatzeko prozedurei dagozkienak dira (hemen eta hemen azaldua ingelesez). Egiten ote da horrelakorik Euskal Herrian?
  • 4. B117aren hazkundeak jarraitzen badu, itxialdi zorrotzak ezarri beharko dira. Eta honetarako, hobeto orain eta ez geroago.

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07