blogak

Sustatu

Astro-argazkilari euskaldun baten lanak (oiloloak eta beste)

Urtzi Odriozola astro-argazkilaria da, teleskopioz eta ordenagailuaren laguntza teknologikoarekin, espazioko objektuen argazkilaritza landu duena azken hilabeteotan. Atzo bere irudi onenetako batzuk Wikipedian partekatuko zituela iragarri zituen. Hona bere ekarpena, ikus-entzunezko fitxategien Wikipediako atalean, Wikimedia Commons-en.

Goiko irudian, Andromeda edo M31 galaxia. Eta hemen jarraian,Pleiadeak:

M31 galaxia objektu zehatz (baina ikaragarri handi) bat den bezala, pleiadeak ez dira egitura zehatz bat, asterismo bat baizik, hau da, Lurretik begiratuta izar multzo batek bistara ematen duten forma, baina izarrak berez, elkarrengandik oso urruti dauden elementuak dira (batzuk besteak baino urrutiago, atzerago).

Asterismoak dira berez konstelazio izenak, eta Pleiadeen kasuan, euskal ohiturazko izen batzuekin ere izendatzen dira, Oiloloka eta bere txitak, bost oiloak, zazpi izarrak... Ikus Euskal Hizkeren Atlasean. Euskaldunek modu desberdinetan izendatutako beste asterismo bat Zazpi ohoinak dira.

Urtzi Odriozola astro-argazkilaria izateaz gain, informatikaria da eta Sustatuko tripetan ere egiten du lan CodeSyntax-en, sistema-administratzaile gisa eta Sustatu.eus-en honen kode eta programazio kontuetan. Tarteka idatzi ere egiten du, astro-gauzez eta, argazkigintza galaktikoaz idatzi izan du azken aldian, hor dituzue azalpenak nola egin argazkia galaxia bati, edo eguzkiari berari (eklipse bat izan zen garaian).

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07