blogak

Sustatu

Astelehenean hasiko da martxan Egunean Behin, galdera berriekin

Agindu bezala, astelehenean, irailak 16, hasiko da martxan berriro Egunean Behin joko mugikorra. Pizgarri extra gisa: berriro ere sariak (lehenbiziko astekoak Mutrikuko Haitzalde ostatukoak), 10 lehenak finalerako sailkatuko direla jakitea, eta galdera sorta berriak.

Milaka lagunen artean galdera desberdinak banatzeko sistemari eutsiz, galdera geografikoak automatikoki sortzeko sistema bat prestatu dugu. Momentuz Euskal Herriaren mapa baten gainean egingo ditugu galderok, baina hiri-plano edo beste eremu geografiko batzuen gainean ere egingo ditugu.

Bi eratako galdera kartografikoak dira. Mapan puntu bat agertzen denean...

Asmatu behar da hiru aukeren artean zein den hori (Donemiliaga, Donalalla edo Donamaria, demagun). Beste mapa batzuetan kolorezko hiru puntu markatuko ditugu:

Eta galdera izango da: Non dago Donalallako baseliza? Erantzuna, berdea / urdina / gorria; horien artean asmatu behar (beti bezala, hiruko aukeretan asmatzea izango da koxka Egunean Behinen).

Prestatu dugun beste galdera sorta bat "euskal kultura orokorrekoak", ohiko gai bat galdera-joko edo quizz direlakoetan, jakina. Hona gure datubaseko pantaila-irudi bat inork zerbait aurreratu nahi badu...

Sariak

Irailaren 16tik 22ra arteko lehenbiziko aste honetako saria izango da gau bat igarotzeko aukera (gosariarekin), Mutrikuko Haitzalde ostatuan. Eguraldi ona ez dugu ziurtatzen, egonaldi goxo bat bai.

Sari bat asteko lehenarentzat, eta beste bat ausaz zazpi egunetan parte hartzen dutenentzat. Horrez gain, astearen amaieran sailkatzen diren lehen hamarrek (ostatuko saritua barne, jakina) gonbidatuko ditugu abenduan Azpeitian egingo dugun Zuzeneko Finalera (abenduaren 14an, larunbatarekin, 12.00etan).

Astero aurrenetakoak sailkatuekin 100 bat postu bete nahi ditugu final horretan; beste 100 bat laguni aukera emango diegu (izena emanda eta, behar izanez gero, apuntatuen artean zozketa eginez).

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07