blogak

Sustatu

Argitxoren jolas berriak, Ikastolen Elkartearen eskutik

Jolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin…

Elkarrekin jolasteko bost joko dakarzkigu aurten Argitxok: Argitxo eta gure gorputza, Argitxoren lehen hitzak, Nor da nor? Argitxorekin jolasean, Argitxo Euskal Herrian eta Urkatua.

Piztu jolasaren zirrara!

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07