blogak

Sustatu

Antropologiaren bideak, antropologiaren lanbideak

Ankulegi antropologia elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak Ankulegi XXIII. Antropologia Jardunaldia antolatu dute. Ekitaldia 2021eko martxoaren 5ean (ostiralean) ospatuko da Donostiako San Telmo Museoan

 

Aforo mugatua izanik, izena eman behar da idazkaritza [a bildua] ankulegi [.] org helbidera mezu bat bidaltzen. Ezin baduzu etorri, jardunaldia streaming moduan jarraitzeko aukera izango duzu San Telmo Museoaren webgunean.

Edizio berri honek ‘Antropologiaren (lan)bideak’ du izenburua. Hauxe da egitaraua:

9:30. Mahaingurua: Akademia barruan eta kanpoan: Antropologia egiteko modu desberdinak?

  • Begoña Pecharroman (Ankulegi, Farapi).
  • Ines Dinant (Cibervoluntarios fundazioa, Deustuko Unibertsitatea)
  • Susana Carro (Ethnova Consulting)
  • Moderatzailea: Andrea Ruiz Balzola.

11:00. Atsedenaldia.

11:15. Mahaingurua: Lan esperientziak akademiatik kanpo.

  • Josu Ozaita (Antropologo autonomoa)
  • Maider Eguzkitza (Farapi)
  • Enara Eizagirre (Aztiker Ikergunea)
  • Olatz Retegi (EHU, Aranzadi Zientzia Elkartea)
  • Moderatzailea: Xabier Jaso Esain

12.45 Atsedenaldia

13:00. Hitzaldia. Zergatik eta zertarako behar ditu antropologoak mundiak? (ASAEEren lana).

  • Cristina Sanchez-Carretero, CSIC-eko Incipit-ekoa, Asociación de Antropologia del Estado EspañolASAEE elkarteko lehendakaria.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07