blogak

Sustatu

Abizen mapak, tresna grafiko interesgarria

Abizen mapak dira Europako herrialde batzuetarako garatzaile batek (Savara delakoak) sortu duen webgune eta app sorta. Euskaldunoi bertsio espainol eta frantsesa interesa dakiguke, Euskal Herri osorako bilaketaren: faltan... Mapadeapellidos.eu eta Nomdefamille.eu dira web aukera horiek.

Ez dakigu zehatz zein urtetako errolda edo iturri erabili dituen, baina emaitzak oso azkar ematen ditu zerbitzuak eta oro har datu zuzenak izan daitezkeela susma daiteke. Euskal deitura batzuekin egin ditugu bilaketa batzuk, eta hona emaitzak.

Errandonea abizenaren zabalkundea.

Bilaketak zuzenean egin daitezke URL-ak osatuz, Errandonea deituraren kasuan honela:

Errandonea abizena... ortografikoki neutrala dela esan daiteke. Baina kontuan hartu behar da euskal deitura asko, Euskal Herrian bertan, grafia erdaldunez idatzi ohi ditugula. Horrek honelako emaitzak eman ditzake, konparatuz gero iparraldean Etcheverry eta Etxeberri.

Bai, hala da, Etxeberri kasurik ez omen dago Ipar Euskal Herrian, ezta Frantziako estatu osoan. Hegoalderako, konpara ditzagun Etxeberria eta Echeverria.

Gaztelerazko forma, askoz zabalduagoa...

Bestalde, Etxebarria eta aldaerak ere bila daitezke, noski, zuen esku, hona web helbideak:

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07