blogak

Sustatu

2deon aurten garatu dituzten prototipoen aurkezpena

Donostiako Tabakaleran dagoen euskarazko ikus-entzunezko laborategiak, 2deok, proiektuak garatzeko diru-laguntza deialdia plazaratu zuen uztailean. Ikus-entzunezkoetan proiektu esperimentalak garatzeko ziren laguntzak, eta urtearen azken hilabeteetan garatu egin dituzte zenbait prototipo hainbat eragilek. Orain horiek aurkezteko unea iritsi da: bihar abenduaren 18an izango da, 18.00etan. plaza irekiak aretoa bete arte.

Izatez, 2019ko udako deialdian landutako proiektu batzuk, eta baita aurretik garatzen etorri diren batzuk aurkeztuko dituzte. Prototipoak edo egindako lanak erakutsiko dituzte honako eragileek:

  • DAPA: Sanagustin kulturgunea
  • ZETAK: Pello Reparaz
  • 70%: Gosho Kooperatiba.
  • BAHORI: Calmada shop
  • 27ZAPATA: Imanol Epelde
  • PRODUTO: Osa+Mujika
  • ABEYNTURAK: Ainhize Perez
  • TOK TOK TOK: Maushaus
  • ZIKILIMARRO: Bira produkzioak
  • ZUT: Gaztezulo
  • IXA: Unai Portilla
  • KASU!: Hiru Damatxo
  • PIKUAK: Maddi Castro
  • EGUNEAN BEHIN: Codesyntax

Azken eragile hori, noski, Sustatu egiten duen enpresa da, eta prototipoaren izena, Egunean Behin, aurten ezaguna egin den joko/aplikazioa da. 2deori eskerrak garatu den "prototipoa" telebistarako edo ikus-entzunezko ingurune baterako balio zezakeen programa edo egitasmo bat zirriborratzea izan da.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07