blogak

Sustatu

2023ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako hautagaitzak aurkezteko aukera

Irekia dago epea 35. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarirako hautagaitzak aurkezteko epea. Parte hartzea sustatzeko helburuarekin, proposamenak aurkezteko aukera dago. Horrela, bada, edonork aurkez ditzake Kazetaritza Sariaren edota Komunikazio Sariaren jabe izatearen aldeko proposamenak. Norberaren lanak aurkez daitezke, edo besteenak. Hala ere, epaimahaiak bere proposamen propioak ere egin ahal izango ditu.

2023mo edizioa osatzen duten bi sariak izango dira:

  • Kazetaritza Saria: 9.000 euro
  • Komunikazio Saria: 9.000 euro

Proposamenak aurkeztu ahal izango dira irailaren 19a arte. Zera jarri beharko da proposamenean:

  • Proposatutako lanaren edo/eta autorearen identifikazioa (lanaren izenburua, autorearen izen deiturak).
  • Argitaratutakoa den kasuan, argitalpenaren kopia, erreferentzia zehatza edo, Interneten eskuragarri baldin badago, horren lotura.
  • Argitaratu gabeko proiektua baldin bada, proiektua bera bidaliko da dagozkion euskarrietan. (gero ezingo dira berreskuratu).
  • Halaber, proposamenaren merezimenduei buruzko azalpen labur bat ere bidaliko da.

Proposamenak bidal daitezke posta arruntaz: Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzua La Salle etorbidea, 6, Urigain kultur etxea, 20140 Andoain

Edo posta elektronikoz: raks (a bildua) andoain.eus

2023ko 35. edizio honetako epaimahaia osatuko dute: Eneko Bidegain, Itxaro Borda , Aingeru Epaltza, Miren Gabantxo, Pantxika Maitia eta Ion Muñoa. Mahaiburua, Sagrario Ruiz Fernandez, Andoaingo Udaleko Euskararen Normalizaziorako zinegotzia.

2022ko sarituen eta finalisten berri, hemen Sustatun

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07