blogak

Sustatu

15 urteko lana osatu da Egungo Euskararen Hiztegian

Egungo Euskararen Hiztegia online argitaratzea burutu dela iragarri dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak. Paperean jarriko balitz, 30 liburuki beteko lituzke 15 urtez Ibon Sarasolak zuzendu duen lanak. Online-kontsultarako osoki jarri dela ekitaldi batean iragarri da aste honetan.

Hiztegia erabiltzeko, probatzea onena, hemendik. Bilaketa jakin batek, hala nola Kaiku terminoarenak zenbait adiera, eta hitz-hasieraren araberako aukera emango dizkigu. https://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=kaiku 

Eta aukera bakoitzean klik eginez gero, 21. mendeko erreferentzien kontestuarekin agertzen zaizkigu emaitzak, hala nola Kaiku terminoaren adierak hemen.

Egungo euskararen hiztegia bada, hortxe dago gakoa, iturri berri-berrien erreferentziak jaso direla, baita aipu bakar baten bidez detektatuak hala nola

  • Kaikulapiko, Julen Gabiriak erabilia: Artaburu kaikulapiko hori! -egin zuen oihu txoriak
  • Kaikukeria, Txema Ramirez de la Piscinak esana: Behin AEBetako presidenteak kaikukeria hau bota zuen: Suteak ekiditeko basoak moztea da onena. 

Aipaturiko hauek bezala, osotara hiztegian 70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 hitz multzo aurki daitezke.

Aurkezpenean nabarmendu zuten Ibon Sarasola hizkuntzalariak eta Josu Landa informatikariak egin dutela lan hau nagusiki. Sarean irakurri dugu aipurik, beste pertsona batzuen ekarpena ez ote den isildua geratu aurkezpen honetan, esate baterako Sarasolaren kolaboratzaile Iñaki Segurolarena, iaz hil zen hizkuntzalariarena.

Kontsulta hiztegia hemen: https://www.ehu.eus/eeh/

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07