blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Superliga: Espainiaren batasun iruditeria kolokan?

Beti pentsatu izan dut Espainiaren batasuna gauza gutxik irudikatzen –sendotzen– duela gizonezkoen futbol ligak bezain ongi, nahiz eta nork bere identitatea gogor defendatzen duela esango didazuen. Harritu egin nau dena den, Vicent Partal kazetari kataluniarrak Vilaweb.cat agerkarian idatzitakoak. Superliga: Espainiak erreferentzia argia galduko du editorialean, Partalek dio, ikuspuntu nazional batetik, Bartzelona futbol taldea Espainiako Ligatik kanporatuko balute, “positiboa” izango litzatekeela, batasun iruditeria hori apurtuko litzatekeelako hein batean. Interesgarria, gaia mahai-gaineratzea bederen.

Hamabi klub handik sortu dute Superliga: Chelsea, Liperpool, Milan, Real Madril, Tottenham, Manchester United, Juventus, Bartzelona, Manchester City, Inter, Arsenal eta Atletico Madril. / MARCA

Gainerakoan, hori bai, Ingalaterrako sei klubek, Italiako hiruk eta Espainiako Estatuko beste hiruk sortu duten Superligaren ingurukoak ez dira hain positiboak. Goi mailako futbolaz aritzean jada ohikoak bihurtu direnak zerrendatzen ditu Partalek analisian, diru gosea (aberatsak aberatsago, eta pobreak pobreago) edota futbolaren eragin geopolitikoa ardatz gisa hartuta.

Ikusiko dugu zertan bukatuko duen kontuak. Superliga jokatuko litzateke UEFA bazter utzita, eta Europako Federazioak jada esan du talde horiek ezingo dutela beste lehiaketetan parte hartu, ez herrialdeetakoetan, ez Europakoetan, ezta mundu mailakoetan ere; eta jokalariak selekzioekin jokatzeko aukera gal lezaketela, Berria egunkariak dioen moduan. Nork irabaziko du, Superligak ala UEFAk? Ikusita egitasmo berriaren bultzatzaile nagusia Florentino Perez Real Madrileko presidentea dela, eta zein klubek babestu duten, nekez imajina ditzakegu atzera egiten besterik gabe… Noski, UEFA eta FIFA ere, ba zera, zer nahi duzue esatea, ez direla futbol herrikoi eta justuago baten abangoardia.

Superliga sortzeko asmoa ez da berria. 2018an, esaterako, Football Leaks-ek publikatu zuen dozena bat talde 2016az geroztik ari zirela egitasmoaz hitz egiten.

The post Superliga: Espainiaren batasun iruditeria kolokan? appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07