blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Sexu abusua “txantxa huts” bilakatzea, bizirik dirauen “matxito kultura”

Asteartean, hilak 28, sexu abusua leporatuta, Iljo Keisse (Quick Step) ziklista salatu zuen emakume batek. San Juango (Argentina) itzulia ospatzen ari da egunotan eta, etapa bat hasi aurretik txirrindulariak bere tabernara hurbildu zirela-eta, emakumezko zerbitzari batek Quick Step taldeko bost txirrindularirekin argazkia atera zuen. “Argazkia ateratzean gorputza nire kontra jartzen zutela sentitu nuen. Istripua zela uste nuen, baina barre egiten zutela ikusi nuen gero. Eta, argazkia ikustean, konturatu nintzen ez zela istripua izan, nahita egindakoa baizik”. Horregatik jarri zuen salaketa Keisseren kontra, genitalak bere gorputzaren kontra estutzeagatik, Telesol egunkariak jakinarazi zuenez.

Remco Evenepoel taldekidearen jarrerak ere eman du zeresanik, Eneko Garateren txioa adibide (‘Wolfpack’ aipatzen du, hori delako Quick Step taldearen goitizena):

Hurrengo egunean, hilak 29, barkamena eskatu zuen Keissek: “Ez nuen inor mindu nahi, ez naiz pertsona errespetugabea. Izugarri sentitzen dut”.

Bitartean, Quick Step taldeak “txantxa” bat besterik ez dela izan adierazi zuen.

Beste behin ere, txantxaren aitzakia. Enegarren nagusikeria.

Lasterketaren antolatzaileak talde horretako arduradunekin jarri ziren harremanetan, Keisse zigor zezaten eskatzeko, baina lasterketa uzten ez zuela ikusita, esku hartzea erabaki du: Keisse kanporatu egin du. Merezita.

Hauxe txiokatu du @gabiriakopa erabiltzaileak:

Interesgarriak dira Eneko Garate edota Gabiria Koparen txioen erantzunetan irakurri daitezkeenak: Quick Step osoa kanporatu beharko ote litzatekeen ala ez (nik, printzipioz, ezetz esango nuke, baina ikusita “txantxaren” astakeria eta antolatzaileei men egin ez izana, ez dakit zer erantzun), txirrindularitzan bizirik dirauen “matxito kultura”, sexuak/sexualitateak tropelean duen presentzia/papera…

Badira erantzunak (gizonezkoenak) “txantxaren” azalpena bere egiten dutenak eta, hura arbuiatzen duten batzuen erreakzioa ere, mamma mia. “Zeren eta ziur emakume horren bikotekideari argazkiarenak ez diola batere graziarik egin”.

Bitartean, lasterketaren podiumean, Evenepoel (argazkian emakumeari V keinua egiten ageri dena), bi azafatarekin…

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07