blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Poliziek dozena bat lagun hil dituzte, baina ez nahastu kirola politikarekin

Irailaren 9an, Kolonbiako poliziak Javier Ordoñez abokatua hil zuen. Kale erdian, taser pistolekin hainbat deskarga elektriko eman zizkioten lehendabizi, CAI polizia-etxe batera eraman eta jipoitu egin zuten gero, senideen arabera. Poliziek osasun zentro batera eraman zuten, baina minutu gutxira hil zen. COVID-19gatik ezarritako koarentena urratu zuelako egin zioten eraso Ordoñezi, EITBko kazetari Arantxi Padillak kontatzen duen moduan. Poliziaren gehiegikeria salatzeko protestetan dozena bat gazte baino gehiago hil dituzte, eta herrialdean berpiztu egin da poliziaren indarkeriaren eta erakundea erreformatu beharraren inguruko eztabaida.

Ingurumari horretan, pasa den asteartean, hilak 15, Kolonbiako presidente Ivan Duquek hainbat CAI polizia-etxe bisitatu zituen, polizia uniformea jantzita, haiei babesa adierazteko. Bien bitartean, Frantzian, Tourra bertatik bertara ikustera joan diren zenbait kolonbiarrek euren herrialdean gertatzen ari dena salatu dute errepide bazterretik, Gobernuaren aurkako Movida 13S ekimenarekin bat.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07