blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Olinpiar Jokoak, 2021ean: Dopinagatik 2020ra arte zigortutako atletak, lehiatzeko moduan?

2020an egitekoak ziren Olinpiar Jokoak 2021era atzeratu dituztela-eta, bada atleta talde bat pozik egoteko motiboak dauzkana:  dopinagatik zigortuak izan eta 2021era arte lehiatzerik ez daukatenak. Dopinaren Aurkako Nazioarteko Agentziak (WADA) denbora-epeak aintzat hartuta ezartzen ditu zigorrak, eta ez kirol-ekitaldi konkretuen arabera, nahiz eta zigor horiek diseinaturik dauden, hain justu, positibo eman duen atletak ez dezan aukerarik izan Joko Olinpikoen edizio batean –zigortu osteko lehendabizikoan– parte hartzeko. Hori horrela, zigor “estandarra” lau urtekoa da, AIU unitateko buru Brett Clothier-ek dioen moduan The Guardian egunkariak plazaratutako artikuluan.

AIUko buruak dioenez legea argia da zentzu horretan. Atleta lau urterako zigortzen da, eta ezin daiteke luzatu.

2020ko Jokoetan lehiatzerik ez zuten kirolari horiek, ordea, 2021ean parte hartu ahal izango dute, atletismoan garbitasuna bermatzea xede duen AIU unitateko buruak azaldu duenez. Legea argia da. Neurgailu bezala denbora-tartea hartzen da, eta ez txapelketa bat ala bestea. Alegia, ez dago zigorra luzatzerik. Honek guztiak beste ondorio bat ere badu: 2020ko abuztutik aurrera positibo emango duten atletek ez dute Joko Olinpikoen edizio bat baizik eta bi galduko, 2021ekoa (egingo balitz) eta 2024koa.

Proba gutxiago

Era berean, Clothier kezkaturik agertu da, mugikortasun/segurtasun protokoloak direla-eta dopinaren aurkako agentziek ezin dituztelako aurreikusitako proba guztiak egin: “100 herrialde ingururentzat egiten ditugu probak, eta bakoitzak neurri desberdinak ezarri ditu. Egunetik egunera, astetik astera, aldatzen doaz gainera. Ahal dugun lekuetan probak egiten jarraitzen dugu, baina izugarri murriztu dira”. Onartzen du kirolari batzuek iruzur egiteko tentazioa izan dezaketela horregatik, eta lekuan lekuko agentziei dei egin die horretara emanak izan daitezkeen atletak identifikatzeko, baita dopinaren kausen aurkako neurri zorrotzak hartzeko ere. “Ulertu behar da probak egitea guretzat ez dela zenbaki-joko soil bat”.

“Dopinaren aurkako esparruan aldaketak ikustea espero dugu… non erakunde gehiagok inbertituko duten adimen-gaitasunean, dopinaren oinarrizko kausen eta haren atzean dauden pertsonen inguruan lan egiteko, eta ez dopin-kontrolak/probak erabiltzea itxura hutsagatik edota zenbaki-joko gisa”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07