blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Nafarroako Komiki Azoka: 1978ko San Ferminetan errealitate bilakatu zen distopia basatia

Ohikoa den moduan, ostegunean (hilak 6) hasi eta urriaren 7ra arte luzatuko den Iruñeko 9. Komiki Azokan egingo dira tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, bisita gidatuak… Kondestablearen jauregian gehienak, eta Civican zentroan besteak.

Edizio honetako protagonisten artean daude, besteak beste: Rubén Pellejero (Corto Maltés), Miguel Ángel Martín (Subterfuge), Mikel Santos “Belatz” (Gerezi garaia), Natacha Bustos (Moon Girl eta Dinosaurio Diabólico), Mamen Moreu (Marcela-El Jueves) eta Álvaro Ortiz, komiki azokako kartelaren egilea. Artikulu honetan, baina, erakusketa-programazioari helduko diot, atentzioa eman didan fanzine bati tiraka.

Polizia-robotak tiroka

Dozena bat erakusketa izango dira ikusgai Iruñean, horietako bi kolektiboak: Hemen gaude, bildu dituena Mikel Santos eta Pedro Osés ilustratzaileek Munduko Medikuak elkartearentzat emandako tallerreko proiektuak; eta SF [1978-2018], abiapuntutzat duena Guk taldeak (Pedro Osés, Joaquin Resano, Ernesto Murillo eta Luis Garrido) 1978an kaleratu zuen ¡Viva San Fermin! fanzinea, non aurki zitezkeen uztailaren 8an errealitate bilakatu ziren istorio distopiko odoltsuak. Ageri ziren polizia-robotak zezen-plazan bildutako jendeari tiro egiten, ama umea besoetan ihesi, hildakoak… Fanzineak imajinatu zituen batzuk, tamalez, benetan gertatu ziren San Fermin horietan.

Gara egunkariko kazetari Aritz Intxustak erreportaje mamitsua plazaratu du fanzinearen harira: El “mundo feliz” de la Iruñea de 1978 (1978ko Iruñeko “mundu zoriontsua”)

SF [1978-2018] erakusketak atzera begira jarri ditu hamar artista nafar, komikiaren eta ilustrazioaren bidez hausnartzeko festaren, indarkeriaren monopolioaren edota Iruñeko errealitatearen inguruan. David Osés, Araitz Urbeltz, Irati Fernandez Gabarain, Ernesto Murillo “Simónides”, Jose Javier Aos Garralda, Idoia Iribertegui, Agustin Ferrer-Casas, Mónica Logar eta Silvia Echandi dira erakusketan parte hartu duten sortzaileak.

2017ko edizioaren lapurpena:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07