blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

‘Mortadelo y Filemón’ euskaraz ziren ‘Txorizo ta Txistorra’

Francisco Ibañez hil da, gutako askoren gaztaroa markatu zuten Mortadelo y Filemón komikien sortzailea, besteak beste. Bada, detektibeon harribenturak euskaraz ere irakurtzeko aukera izan zuten batzuek, Zeruko Argia-rekin banatzen zen Pan-Pin aldizkarian argitaratu baitziren 1960ko hamarkadan, Beti xelebre. Txorizo eta Txistorra goiburuarekin.

Egiari zor, datu hori ahaztua nuen nik. @MikelAO_-ren txioak jarri nau arrastoan. 1960eko hamarkadan hasi zen Zeruko Argia gehigarri moduan Pan-Pin publikatzen. Zortzi orrialdeko aldizkari hark, 1964an eskuratu ostean Bruguera argitaletxearen baimena, Mortadelo eta Filemón ekarri zituen bezala euskarara, ekarri zituen beste hainbat pertsonaia ere, Martz Schmidt-en Doctor Cataplasma adibidez, zeinak Juan Petrikilo izena hartu zuen; baita Zipi y Zape bihurriak ere, Patxi eta Peru zirenak euskarazko istorioetan. Edo Carpanta, gurean Jangoluke Albaluke.

Pan-Pin aldizkaria sortu zen Joseph Camino Hasquet (Arnegi, 1927 – 2015) baxenafar apaiz eta idazlearen ekimenez –euskarak komikigintzaren hauspoa ere behar zuela sinetsita–, eta argitaratu zituen Txorizo eta Txistorraren hogei abentura inguru. Gehigarriaren ale batzuk Gipuzkoako Probintzia Artxibo Historikoan gordetzen dira, Oñatin.

>>> Pan-Pin aldizkariaz Komikeri blogean: Aldizkariaren sorrera eta ibilbidea, eta azal guztiak.

 

Iritsi da Euroa!

Txistorra eta Txorizo-ri buruzko informazioa bilatzen ari nintzela, ikusi dut badela Mortadelo eta Filemon euskaraz mintzo diren beste album bat, Iritsi da Euroa!, 2001ekoa. Kasu honetan detektibeen izenak jatorrizkoan mantendu ziren.

portada Mortadelo eta filemon - iritsi da euroa! (Magos Del Humor)

 

The post ‘Mortadelo y Filemón’ euskaraz ziren ‘Txorizo ta Txistorra’ appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07