blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Mendizaletasuna: Galdetegia

Mendizaletasuna: Moda berrien erritmora LARRUN aldizkarirako erreportajea idazten ari nintzela, mendian oinez edota korrika aritzeko ohitura duten dozena bat pertsonari galdetegi txiki bat bidali nien, ez ikerketa soziologiko sakon bat egiteko helburuarekin, baizik eta detailetxo batzuetatik abiatuta, ondorio deigarriren bat ateratzeko esperantzan.

Hauek ziren galderak:

– Ze adin duzu?
– Noiz hasi zinen mendian?
– Zergatik mendia eta ez beste zerbait? Zer bilatzen duzu bertan?
– Korrika ala oinez joan ohi zara?
– Bakarrik ala konpainian (gehienez zenbat lagun)?
– Federatua zara?
– Mugikorra asko erabiltzen duzu? (GPSa, argazkiak sare sozialetan…)
– Zenbat denborako irteerak egiten dituzu?
– Tontorra izan ohi duzu helburu, ala magalean ibiltzen zara normalean?
– Eta, tontorrean zaudela lasai esertzen zara bokata bat-edo jateko?
– Ibilbide zirkularrak egiten dituzu? Joan-etorriak leku beretik?
– Ze tamainu du zure motxilak? Zer eraman ohi duzu bai ala bai?
– Leku/mendi diferenteetatik ibiltzen saiatzen zara, edo normalean gertuen duzun horretara jotzen duzu?
– Gainerako mendizaleak agurtzen dituzu?
– Bide estu batean beherantz zoazenean, goruntz datorrenari bidea uzten diozu?
– Zure inguruan antzeman duzu mendira geroz eta jende gehiago doala, oinez zein korrika?

“Denborarik ez daukat gehiagorako”

Galderei erantzun dieten gehienek 2-4 orduko ibilaldiak egiten dituzte aste bukaeran, eta laburxeagoak astean zehar, denborarik ez dutelako gehiagorako, seme-alabak direla, lana… Bereziki lasterka aritzen direnek nabarmendu dute, gustukua izateaz gain, denboraz estu dabiltzalako aritzen direla korrika.

Era berean, mendian bakarrik ibiltzeko joera askoz ere handiagoa dute korrika dabiltzanek. Bakarrik ala konpainian, bakoitzak bere “xarma” duela erantzun digu tartean behin oinez eta besteetan korrika aritzen den 26 urteko emakumezko batek: “Bakarrik noanean niretzako denbora gisa erabiltzen dut, nire buruarekin konektatzeko tarte gisa. Bakarrik noanean ere kirola egiteko tartea hartzen dut eta kaña sartzen diot. Txikitan familiakin joaten nintzen mendira, eta hortik sortu zitzaidan zaletasuna. Orain haiekin joateaz gain, lagunekin ere elkarbanatzen dut momentua. Niretzako oso momentu bereziak dira”.

GPSa eta Wikiloc

Guztiek eraman ohi dute mugikorra motxilan, baina badaezpadako tresna gisa gehiago, aplikazio konkretu batzuk erabili edo sare sozialetan saltseatzeko baino. “Postureo” gutxi beraz </div>

<div class=

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07