blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Mediterranear Jokoak: Zer desastre da hau?!

Mireia Belmonte igerilari espainiarrak jarri dio brontzezko domina Diana Margarida Duares portugaldarrari, antolatzaile eta politikarien zain egoteaz aspertuta / EFE

Irudiak ederki islatzen du Tarragonan egiten ari diren Mediterranear Jokoetako nahaspila. 400 metro libreko proba amaituta, lehenbiziko hiru igerilariak podiumera igo ziren, merezitako dominak jasotzera. Inor ere ez zitzaien hurbiltzen, ordea, ez antolatzaileak, ezta agintariak ere. Itxaroteaz aspertuta, Mireia Belmontek erabaki zuen berak jartzea brontzezko domina Diana Margarida Duares portugaldarrari [hemen bideoa]. Hura ikusi eta segundu gutxira azaldu ziren domina banatzaile “ofizialak”, eta eurek bukatu zuten zeremonia. Gertatutakoa anekdota hutsa litzateke, ez balitz zentzugabekeria pilo baten adibide tragikomikoa. Nekez zerrendatu daitezke guztiak, hasi baino lehenago mamitu baitzen desastrea, 2017an egitekoak ziren Jokoak urtebete atzeratzea erabaki zutenean, baliabide ekonomiko faltagatik.

Inaugurazio ekitaldiak ere eman du zeresanik, ez soilik harmailak erdi hutsik zeudelako edota bere estetika “zaharkituagatik”, Ara.cat agerkariak definitu duen bezala, erreferentzia eginez besteak beste espainiar ejertzitoaren parte hartzeari; baizik eta Tarragonako Udalean (PSCk du alkatetza) oposizioan diren taldeek salatu dutenez, ekitaldi horretarako sarrerak selektiboki banatu zirelako kolektibo unionista eta ultraeskuindarren artean.

Hori gutxi ez eta harmailek itxura negargarria erakutsi dute proba gehienetan, borroka libreko epaileek planto egin dute dagokien soldata ordaintzen ez dietelako, badminton jokalari frantziarrek a capella abestu dute euren ereserkia bozgorailuak izorratu egin zirelako, bola-jokoetako zorua ez dago behar bezala… eta, gogorrena, auto ofizial bat gidatzen zuen pertsona batek bost urteko ume bat harrapatu zuen gauerdian Saloun (umea larri dago, baina salbu).

Horrek guztiak, neurri handi batean, itzalean laga ditu kirol markak. Eta azaleratu du kirol ekitaldi ponposo askoren atzean ezkutatzen den errealitatea, finantzaketa publikoaren ingurukoa bereziki. Agintariak epe luzerako ondareaz mintzo ziren, baina…

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07