Vía Galegak, “Galizia, herri bat, selekzio bat” kanpainaren baitan, dokumentala egin du. Kirol arloko hamahiru lagun galiziar selekzioak nazioartean ofizialki jokatzeko duen eskubideaz mintzo dira hamaika minutu pasako bideoan. Hango kirolarientzat aukera ederra litzatekeela diote, eta hunkigarria podiumean euren ereserkia entzutea. Halaber, genero berdintasunaren alde kiroletik egin daitekeen lana azpimarratu dute.
Koldo Tellituren txioak jarri gaitu dokumentalaren arrastoan:
Bua txabal! Galiziako selekzioen aldeko ekimen hau benetan bizirik dago!, Galiziako selekzioari buruzko erakusketak, ereserkia eta orain bideo hau, nire sostengu osoa duzue!, espero dut laster indarrak batuko ditugula gure selekzioeen alde! Gora Galeusca!#euskalselekzioa https://t.co/5TqYy9TBTa
— Koldo_tellitu (@koldo_tellitu) December 28, 2021
The post “Galiza, un Pobo, unha selección” dokumentala appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.