blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Federatuak mendian “libre”; besteok bira eta bira inguruan

Gustatu zait Xabi Smithy-k erabili duen hitza, “aitzakia”, mendizale federatuak erkidego osoan aritu daitezkeela-eta. Onartu beharra daukat, federatua dagoen lagun arpajole batek federatua ez nagoen honi atzo bidali zion whatsapp mezuak apur bat haserretu ninduela. Bera joan daiteke udalerritik kanpoko mendi tontorretara eta ni ez? Gutxi iraun zidan haserreak, harritu ere ez bainau gehitxo harritu. Diru truke lortutako agiri batek ematen duen zera hori. Zer egingo diogu, berak udalerritik ateratzerik badu, bejondeiola! Nahikoa loturik gaude besteren mugimendu “askatasuna” mugatzea desio izateko.

Beranduxeago, harritu/poztu ninduen bigarren mezu bat jaso nuen, mendian lepo ibiltzen den eta federatua dagoen beste lagun batena: “Nik ez daukat udalerritik mugitzeko asmorik. Ez zait justua iruditzen. Gainera, federatu askok egiten duen gauza bakarra da Urbiara salda edatea igotzea”. Entrenamendua, ba horixe, aitzakia. Lagun honen ustez, “LABIren asmoa da baimentzea esan dezagun maila pro-an dauden jarduerak, baina gero legea erredaktatzen hasten dira eta jartzen dutenean ‘kirol federatua’ hor sartzen da dena, hasi Aritz Egeatik [puntako mendi-korrikalari urretxuarra] eta Urbiara salda hartzera doana”.

Baina esandakoa e, jada ez nago erretxindurik… lehenbiziko lagun arpajole horrek auskalo nongo tontorretik argazkiren bat bidaltzen didan arte

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07