blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Espainiako Superkopa, lokaztua: Eta talde guztiek diru bera jasoko balute?

Rubiales, Piqué eta Espainiako Errege emeritua. El Confidencial-ek azaleratutako audio-grabazioen protagonistak dira lehenbiziko biak. Elkarrizketaren une batean Juan Carlos I aipatzen dute.

Gizonezkoen futboleko Espainiako Superkopa, Saudi Arabian jokatzen da.

Futbol Federazioko presidenteak, Luis Rubialesek, aurtengo edizioaren atarikoan lotsagorritu gabe adierazi zuen “berdintasunaren Superkopa” dela, Saudi Arabian bizi diren gizon eta emakumeak laguntzea dutela helburu.

El Confidencial-ek hainbat informazio azaleratu du orain. Besteak beste,  datu hauek eman ditu: 2019ko irailean, Saudi Arabiarekin kontratua sinatu zen, Espainiako Superkopa bertan jokatzeko. Pandemia dela-eta hiru urterako hitzarmena 2025era arte luzatu zen, beste lau urtez luzatzeko aukerarekin. Espainiako Futbol Federazioak 40 milioi euro kobratuko zituen edizio bakoitzagatik; eta Kosmos enpresak –Gerard Piqué futbolariarena– 4 milioi euroko komisioa.

Audio-grabazio batzuen berri ere eman du El Confidencial-ek, Rubiales eta Piqué protagonista dituztenak. Klubek jasoko zuten diruaren inguruko pasarte bat dago tartean. Piquék dio: “Ea, Rubi [Rubiales]. Diru kontuagatiki baldin bada, haiek [Real Madrid] zortziren truke [8 milioi euroren truke] joango lirateke. Ostia, tio, ordaintzen zaizkio 8 Madrili, 8 zortzi Bartzelonari, eta besteei 2, 1… 19 milioi guztira, eta Federazioa seirekin geratzen da”.

Superkopa Saudi Arabian jokatzeko erabakiak ez bazituen hautsak gehiegi harrotu, negoziazioak gauzatzeko manerek eta agian bereziki diru banaketak eragin dute polemikarik. Egia esan, gizonezkoen elite mailako futbola non dagoen eta norantz daramaten jabetzeko informazio interesgarria azaleratu du El Confidencial-ek, baina badirudi jendea ez dela zehazki horregatik haserretu, baizik eta Madril eta Bartzelonak 8 milioi eta “besteek” bat edo bi soilik jasoko luketelako. Galdera da: talde bakoitzak 5 milioi euro jasoko balitu, normal-normal onartuko genuke Superkopa Saudi Arabian jokatzea?. Pentsatzekoa da baietz, orain arte txintik ere ez dugulako esan afera horren inguruan, baina…

Batzuetan, eta hau da kasu horietako bat, gaur egungo futbola iruditzen zait nagozio bat hain… hain ez dakit, erralitate paralelo hurrun batekoa-edo, geroz eta zailagoa zaidala modu natural batean hurbiltzea.

The post Espainiako Superkopa, lokaztua: Eta talde guztiek diru bera jasoko balute? appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07