blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Diane Noomin underground komikigilea hil da, DiDi Glitz pertsonaiaren sortzailea

Diane Noomin / Argazkia: Bill Griffith

Brooklyn-en (New York) jaioa 1947an, underground mugimenduaren ordezkari, DiDi Glitz pertsonaiagatik da bereziki ezaguna, zeinak heltzen dien feminismoa, sexu askapena, emakumeen masturbazioa eta abortua bezalako “gai transgresoreei”, Wikipedian irakurri daitekeen moduan. Artistaren “alter egoa” zen Didi Glitz, Sarah Lightman-ek nabarmendu bezala Jewish Women’s Archive webgunean idatzitako biografia mamitsuan.

Twisted Sisters antologia-sailaren editorea izan zen, eta besteak beste Wimmen’s Comix, Young Lust, Arcade eta Weirdo komikietan plazaratu zituen bere lanak. DiDi Glitz antzerkira ere eraman zuen. 

Egiari zor, Diane Noomin-en izena ez zitzaidan ezaguna egiten, ez naiz ausartuko beraz haren ibilbideari buruzko iritzirik ematen. Tamalez, hura hil ostean hasiko naiz Interneten arakatzen, ea bere lanik topatzen dudan –ez dut uste, Espainiako Estatuan bederen, haren lanik paperean inoiz publikatu denik–. Bitartean, haren obra ezagutzen duen inork iruzkinik egin nahi badu, egin dezala lasai hemen ;-).

The post Diane Noomin underground komikigilea hil da, DiDi Glitz pertsonaiaren sortzailea appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07