blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

“Bekatu” bikoitza: Infantil mailako futbolaria eta apustu etxearen logoa

Osasuna futbol taldeak 14 urteko mutikoa fitxatu izanak zeresana eman du, ez fitxaketa beragatik zehazki, baizik eta egunkari batzuetan dezenteko tartea eskaini zaiolako albisteari, eta argazki batzuetan –Noticias de Navarra-ko honetan esaterako– adin txikiko mutikoa ageri delako apustu etxe baten logoa duen Osasunako kamiseta alboan duela.

Euskalerria Irratiko kazetari Haritz Pascualen twitter kontuan topatu dugu “munstroak sortzeari” erreferentzia egiten dion iruzkina. Diario de Navarra-ra daraman lotura klikatuta, irakurri dugu El Mundo Deportivo egunkariak 2016an jada hitz egiten zuela bizkarrean “Johan Cruyff-en 14a” zeraman mutikoaren balentriez. Bederatzi urte zituen.

Beste iruzkin honek, Sanduzelaiko apustu etxeen kontrako herri ekimenaren txioari egiten dio erreferentzia:

Iruñeko herri ekimenak hainbatetan salatu du Osasunak babesletza akordioa sinatzea apustu etxe batekin, Gasteizko edota Bilboko zenbait eragilek egin duten moduan. Hilaren 15ean, esaterako, Eragin kolektiboko kideak elkarretaratzea egin zuten San Mames estadioaren aurrealdean, Athletic taldeari eskatzeko apustu etxeekin kontratu gehiago ez egiteko.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07