blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Bartzelonatik espainiar kartzeletara: Askatasunaren alde korrika

700 kilometroko ibilbidea beteko dute korrikalariek

“Correm per la Democràcia” kolektiboak antolatuta, KMS per la Llibertat errelebo-korrikaldia egingo da apirilaren 27tik 30era bitartean, Bartzelonan hasi eta Alcalá Meco, Soto del Real eta Estremerako espetxeen ateetan bukatu, preso politikoei babesa adierazteko. 300 korrikalarietako bakoitzak 10-13 kilometro egingo ditu, lauko taldeetan, ibilbideak dituen 700 kilometroak osatu arte. Azken zatia oinez egingo dute lasterka arituko diren herritarrek bezala beste hainbat jendek ere, tartean ekimena babestu duten Kataluniako Kirol-Selekzioen Aldeko Plataformako, Òmnium Culturaleko edota ANCko ordezkariek.

“Elkartasuna, justizia, esfortzua, lankidetza, irmotasuna eta iraunkortasuna, horiek dira ‘KMS Askatasunaren alde’ sostengatzen duten zutabeak”, irakurri daiteke, euskaraz, ekimenaren webgunean. “Proiektu honen helburua da baldintzarik gabeko babesa agertzea beren ideiak modu baketsuan defendatzeko askatasuna bidegabe kendu zaien pertsona guztiei. Honakoa kirol-desafio garrantzitsua da, solidarioa, parekidea eta erreibindikatzailea”. Egitasmoan parte hartu edo hura lagundu nahi duen orok, aipatu webgunean eman dezake izena.

Informazio gehiago: Forbury.cat

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07