blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Auto gidariak hiltzen ditu bi ziklista, eta konponbidea da ziklistak mendira bidaltzea

Auto batek bederatzi ziklista harrapatu ditu asteburuan Katalunian. Txirrindularietako bi hil dira, eta beste batzuk ospitalen daude. Eneko Garateren txio batzuek jarri naute albistearen arrastoan. Errepidean ziklista gehiago hil ez daitezen, irtenbide interesgarriak proposatzen dituen jendea jartzen du jo-puntuan, haiek ziklistek jartzen dituzten moduan. “Herriko tontoa” bezala, logikoena ziklistak mendian ibiltzea litzatekeela dioen gizasemea. Bada iruzkin mamitsu gehiago, baina, badakizue, Twitter da, ez besterik…

Ez besterik? Jende horrek ziurrenik autoa hartuko du ia egunero. Ez da lasai egoteko modukoa.

Tira, ez dut Twitter gehiago astinduko. Soilik ekarriko dut beste mezu hau, autoz “beharragatik” eta bizikletan “plazerragatik” ibiltzen garela dioen txiolari bati erantzun moduan: “Badakizu, autoz, soilik beharra duzunean. Lanera edo medikura joateko, eta gauza gutxi gehiagorako. Oporretan, hondartzara joateko edo lagunekin barbakoa egitera, oinez”.

“Auto formako arma”

Kataluniako Txirrindularitza Federazioak gogor kritikatu du gertatutakoa: “Asteburu guztietan bezala, errepidera atera gara ziklista-taldeak, baina ohikoegia bilakatzen ari den bezala, txirrindulariok espazioa elkarbanatu behar dugu auto formako arma erabiltzen duten hiltzaileekin. Gidariaren izenak ez du garrantziarik. Ziklista guztiok dakigu haren profila zein den, zein egoera fisikotan zegoen ziklistak hil dituenean, ze asmo zeukan, eta kontrako noranzkoa inbaditu eta ziklistak harrapatzean jada buruan zuela hortik alde egitea deus gertatu ez balitz bezala”.

Beste behin ere, ziklistak harrapatzen dituzten auto gidarien kontrako neurriak gogortzeko eskatu du Federazioak, kartzela-zigorra aipatuta.

The post Auto gidariak hiltzen ditu bi ziklista, eta konponbidea da ziklistak mendira bidaltzea appeared first on Slump doktorearen zaintiratua.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07