blogak

Slump doktorearen zaintiratua

Aisia 

Arrazakeria: Simmons ziklista baztertu du Trek-ek

Quinn Simmonsek Twitterrez esandakoek hautsak harrotu dituzte / Tim de Waele. Getty Images

Trek-Segafredo taldeak 19 urteko Quinn Simmons ziklista estatubatuarra baztertu du denbora mugagabe baterako, Twitterren idatzitakoengatik. Donald Trump AEBetako presidenteari publikoki babesa agertu dio Simmonsek, eta berari erantzun dioten zenbait txiolariri bueltan erantzundakoek eraman dute Trek aipatu erabakia hartzera. Eztabaidaren erdian –txio batzuk ezabatuak izan direla dirudi–,  ziklista neo-profesionalak azal beltzeko emojia –agur egiten duen eskua– baliatu izanak lehertu du berotuz zihoan egoera.

Quin Simmonsek, José Been CyclingTips-eko kolaboratzaileari emandako erantzuna.

“Trek-Segafredok kirol anitz eta parekidea babesten du”, dio taldeak plazaratutako oharrak. “Adierazpen eskubidea defendatzen dugu, baina euren esan eta ekintzengatik erantzule egingo ditugu pertsonak”. Quin Simmons zizklistak egindako adierazpenak bere balioekin bat ez datozela azaldu du Trekek, eta kalte egiten diotela taldeari berari, ziklismo profesionalari, zaleei eta orohar kirolak izan behar duen “etorkizun positiboari”.

Lehenago ere izana da Trek enpresa polemikaren erdian –Caley Fretz kolaboratzaileak gogora dakarren moduan Cyclingtips webgunean–, poliziari bizikletak saltzen jarraitzea erabakitzeagatik. Post honetan mintzatu ginen bizikletak arma gisa erabiltzeaz. AEBetako poliziak herritar beltzen aurka egindakoek –hilketak tartean– zalaparta handia eragin dute, eta makina bat enpresa dira arrazakeriaren aurkako euren jarrera “irmoki defendatzeko”, irudi garbiketan ari direnak.

Gainerakoan, arrazakeria borrokatzeko neurri zorrotzagoak eskatzen dituzte askok, agintari politiko eta kirol-arduradunek epelegi jokatzen dutelakoan.

[Milesker, @bizikleteroa , albistearen arrastoan jartzeagatik]

[Ez da hau ziklismoa eta arrazakeria lotzen dituen lehenbiziko kasua. Cyclingtips-ek gogora dakartza, esaterako, Gianni Moscon italiarrak Kévin Reza frantziarrari esandakoak]

jatorrizkoa ikusi

2013-2022
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07