Sormen beka, sari bat baino gehiago

Gerediagaren sormen bekaren epaimahai eta bozeramaile lanetan aritu da Lorea Arakistain. Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak sormenaren alde egiten duten apustua eskertzekoa dela aitortu du PuntuEUS Fundazioko marketin arduradunak. Sormen beka, izenak esaten duen bezalaxe, sari bat baino gehiago da. Sortzaile bati aukera bat ematen dio, emaitza bat izango duena.