Sarean 167. Irratsaioa. Durangoko Azoka eta teknologia, ingurune digitalean

Asteazkenean itxi zituen ateak Durangoko Azokaren 56. edizioak. Presentzialtasuna berreskuratu du azokak, mugatua, baina txandaka sartu ahal izan dira Landakora erosleak. Kulturaren arnasguneak izan diren hainbat espazio ere izan dira; Talaia, Irudienea edota Ahotsenea, besteak beste. Aurten ere literatur solasaldiak zein musika ekitaldiak antolatu dituzte. Durangoko Azokan izan da Kai