“Nire artikulua partekatu dezatela, arren”. Horrela zabiltza?

Orduak eman artikulu bat idazten, irudi politak bilatzen, testuak orrazten, baliabideak ikertzen… argitaratu eta… inork ez du partekatzen. Hainbeste arretaz sortutakoa pikutara joan dela uste duzu; hobe zenuela denbora beste lan errentagarriago batean inbertitu izan bazenu. Horrela sentitu gara denok noizbait, ziur nago. Buruari bueltaka: gaia egokia zen, edukia interesgarria,