Elizabeth Holmesen kasua. Enpresa iruzurra eta Girlboss feminismoaren erorketa

Elizabeth Holmesek 2003an sortu zuen Theranos izeneko osasun-teknologien enpresa, 19 urte besterik ez zituela. Medikuntzaren industria irauli zuen enpresak, 2014. urtean, 10 mila milioi dolarreko balioa izateraino. Self-made millionaire etiketa ere ezarrio zioten estatubatuarrari. 2015ean, The Wall Street Journalek ikerketa artikulu bat argitaratu zuen, non Theranos enpresaren iruzurraren berri eman