
Algoritmo hitza gero eta ohikoagoa da irakurtzen ditugun testuetan. Azken urteetan, adimen artifizialaren garapenarekin, algoritmoak ahalguztidunak direla dirudi. “Algoritmoak behar bezala iragarri zuen birusa Txinako eskualdetik Bangkok, Seúl, Taipei eta Tokiora pasatuko…” [1][2] moduko esaldiak gero eta sarriago irakurtzen ditugu. Garai batean, berriz, algoritmo hitza zerbait xumeagoa zen.