blogak

Paradisutik

labezomorroak I

labezomorroak holakoak gara,
arduratzen gaituzte eguneroko papurrek,
berotzen gaituen gas-galdarak,
eramaten gaituen autoak,
gure aisialdiko gauzek,
telebistak, chi kung-ak, facebook-ak…

aitortzea politikoki zuzena ez bada ere,
telebistako programazioak edo bizioen apalategiak
gehiago arduratzen gaituzte
ondoko zomorro bat zapata azpian zapaldua izateak baino,
 

batzutan asaldatzen gara,
zapaldutako zomorroaren gertutasunaren arabera.

joan ziren “munduko labezomorroak batu zaitezte!”
oihukatzen zen garaiak,
orain norberak bere sukaldeari begiratu behar dio,
antenak sorgortu eta hortzak erakutsi,
papurrengatik borrokatu,
gas-hornikuntza bermatuarazi,
aisialdi eskubidea,
bizimodu-labezomorroa.

eta egiazko ordua iristen denean,
denok lerro batean jarriko gara,
hortzak erakutsiz,
zuzen, borrokarako prest,
beste labezomorroen kontra.

Izan ARGIAko bazkide: astekariko harpidedun edo argia.eusen laguntzaile

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07