blogak

Opio errebeldea

Zu gara Gu!

Denetarik ikusten ohituta gaude, telebistak gure etxeko egongelak okupatu
zituenetik. Aro modernoko internet mega sareak ez du lagundu gure harritzeko ahalmena garatzen, dena ikusi dugula uste baitugu. Horretan nengoen ni futbol zale inozo eta frikia, Darmstadt talde alemaniarraren istorio hunkigarri eta harrigarria ezagutu nuen arte.

1898 urtetik SV Darmstadt dugu Hesse hiriburuko ordezkatzailerik nagusiena.
Inoiz ez du txapelketa nagusirik irabazi, baina ez dute behar, beste bitxitasun
batzuetan oinarritzen baitira talde honen berezitasunak. Klubaren elastikoetan errege eta erreginen Lys Lorea armarrian daramate. Hala ere, taldea osa ZU GARA GU tzen duten kirolariak odol urdinekoak izan beharrean, pikotxa eta pala dira, hauek baitira bere filosofiaren garaikur nagusiak. Azken bi hamarkadetan 3. eta 4. mailetan koloreak defendatu arren, 3 igoera jarraian ospatu dituzte, gaur egun dauden Bundesligara heldu arte. Sekulako miraria dirudi (eta bada); are gehiago bere baliabide ekonomikoak bere aukariekin alderatzen baditugu.

Mirari honen lekuko, Johnny Heimes “urdinen” zale amorratuena izan zen. Johnny borrokatzailea minbizi bati aurre egiten ari zitzaion bitartean, Bundesligara igotzea lortu zuen taldeak. Gaztearen egoera jakinda, “lirio”-en jokalari eta agintariek, beraiekin Udaletxean titulua ospatzera gonbidatu zuten. “Zure borrokak inspiratu egiten gaitu”, esan diote inoiz jokalariek. Erakunde berezia dugu hau.

Baina dena ez da poza Hessekoen etxean. 2016ko martxoan, Johnny gazteak
minbiziaren kontrako borroka galdu egin zuen, 26 urte besterik ez zituelarik.
Horregatik, futbol mundialean ikusi ez den omenaldirik handiena egin nahiean,1. mailako bigarren denboraldia hasi baino lehen, bere zelaiaren izen aldaketa aditzera eman dute. Beraz, 2016ko abuztutik aurrera, SV Darmstadt 98 taldeak, Johnny Heimes estadiumean jokatuko ditu etxeko partidak. Bai, ondo irakurri duzue;. hildako zale leialaren izena jarri diote zelaiari.

Marketing futbolistikoaren aldean bizi garenok, eskerrak eman nahi dizkiegu
Lyseko lagunei futbol modernoaren norantzari eta zentsuari aurre egiteagatik.

Eskerrik asko Jhonyri egindako omenaldiarengatik,
zaleak baikara oinarri nagusi ta ezibesteko. Guztiok bat eginez lelo berean, “zu gara gu”.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07